Tenores di Bitti "Mialinu Pira" a Bilbao - Settembre 2006

Tenores di Bitti

Tenores di Bitti

Musikale jaialdiak leku eta estilo askotako bandak ekarriko ditu Bizkaiko sei herritara

Portugalgo Fanfiar eta Indiako Jaipur Kawa Brass Band ariko dira, besteren artean, hilaren 15etik 17ra

Irune Berro

Bilbo

Bestalde, Italiako Tenores de Bitti 1995 ean sortu zen. Omar Bandinu, Marco Serra, Bachisio Pira eta Dino Ruiu abeslariek osatzen dute eta mundu osoan abestu dute eta Irrati eta telebista kateetan ere agertu dira. Hala nola, Danimarkako Naestved hirian kulturaren Olinpiadaren “Munduko ahotsak” proiektuan eta Aita Sanduaren aurrean Vaticanoan Gabonetako ohiko kontzertuan parte hartu dute

Herri askotako musikariak ekarriko ditu, aurten seigarrenez, Musikale Kaleko Artisten Nazioarteko Jaialdiak Bizkaiko sei herritara: Basauri, Erandio, Ermua, Leioa, Sestao eta Zornotza. Hilaren 15etik 17ra ariko dira zortzi herritako hamabi talde. Musika herririk herri, kalerik kale zabalduko dute estilo askotako bandek: Always Drinking Marching Band eta Bloc Quilombo (Katalunia), Fanfiar (Portugal), Haïdouti Orkestar, No Water Please eta La Complet ´Mandingue (Frantzia), Jaipur Kawa Brass Band (India), Los Angeles de Mexico, Lui Craciun (Errumania) eta Tenores de Bitti (Italia). Haiekin batera Euskal Herriko talde bik parte hartuko dute Musikalen: Euskal Giroa eta Marmara Marching Band. Guztien artean, 50etik gora saio eskainiko dituzte Musikale jaialdia antolatzen duten Bizkaiko sei herrietan.

Kataluniako Always Drinking osatzen duten musikariek parranda ero batean sortu zuten banda. Sekulako jaia egin zuten kalean eta poliziak atxilotu ez zitzan, musikari talde bat zirela esatea besterik ez zitzaien bururatu. Ordutik bederatzi urte igaro dira; parrandazale amorratuak izaten jarraitzen dute, baina beren eromena bestela adierazten dute: dixie-a, sanba eta funkya osagai dituzten abestiak jotzen dituzte kalerik kale. Bloc Quilombo taldeak antzeko musika egiten du, baina reggae, conga eta runbarekin ausartzen da, gainera, Kataluniako taldea.

Portugalgo Fanfiar fanfarreak antzerkia eta musika uztartzen ditu bere saioetan. Umorea erabilita, ikusleen parte-hartzea bilatzen du. Balkanetako zenbait herritako musikariek osatzen dute Frantziako Haidouti Orkestar. Hala, klarinete, saxofoi, tronpeta eta akordeoiarekin, beren sorterrietako doinuetan oinarritutako abestiak ematen dituzte. Jaipur Kawa Brass Bandek Indiako musika tradizionala ekarriko du Bizkaira. Musikari profesionalek osatzen dute taldea, eta kalean jotzeaz gain, abestiak egiten dituzte beren herrian ekoitzitako filmetarako.